Euroeskualde

Euroeskualdea delakoa europar politikan bi edo europar herrialde gehiagoen arteko mugaz gaindiko elkarlana ahalbideratzen duen egitura bat da. Euroeskualdeak normalki ez daude gobernu legegile edota gobernu erakunde bakar bati atxikiak, ez dute berezko botere legegilerik eta heuren eskumenak maiz tokian-tokiko edo eskualdeko gobernu edota agintaritzen menpe daude. Sarri mugaz gaindiko amankomunak diren interesak bultzatu eta mugen bi aldeetako biztaleen onuraren alde elkarlana sustatzeko tresna dira. Nahiz eta "euroeskualde" hitzak antzeko esanahia izan, ez dira Europako berezko eskualdeekin nahastu behar.


Developed by StudentB